E-Tramiteak
Tramite telematikoak
Udalarekin harremana on-line
Teknologia berriek ematen dituzten baliabideak erabiliz, Elduaingo Udalak UDAL ZERBITZU TELEMATIKOen tresna ipini du herritarren eskura, eguneroko bizitzan herritarrek Udalarekin dituzten harremanak errazteko lanabesa izanik.
Modu honetan, internet bidezko baliabide honek etxeko ordenadoretik hurrengo datuak kontsultatu eta tramiteak egiteko aukera ematen du: errolda, tasak eta zergak, ordainagiriak, eskaerak etab.
Nola erabili
Sistema hori erabili ahal izateko identifikazio pertsonala edukitzea beharrezkoa da eta horretarako bi aukera daude:
- IZENPE TXARTELA eskuratu
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta hainbat enpresek identifikazio pertsonala egiteko erabiltzen duten txartela izanik. Dohainekoa da eta Kz Gunean eskatu daiteke. - Gakoa eta Pasaitza eskuratu
Udaletxeko Bulegoetan eskatu behar da, norbere identifikazioa jasoko duen hitzarmen bat sinatuz.