Hapo2026 presentazioa
Elduaingo Hiri Antolaketako Plan Orokor berria (HAPO)
Etorkizuneko Elduain eraikiz
Elduaingo Udalak Hiria Antolatzeko Plan Orokorra (HAPO) idazteko prozesua abian jarri du. Gaur egun indarrean dauden Arau Subsidiarioak ordezkatuko dituen hirigintza plan bat da eta Elduainen garapena diseinatzeko helburua izango du. Herritarrekin batera osatuko da Elduain hurrengo urteetan nola garatuko den marraztuko duen dokumentua.
Honen bitartez, Elduaingo udalerri osoan dagoen lurzoruaren erabilpena, haren balizko eraldaketa eta eraikuntza, nahiz eraikin eta instalazioen erabilera, kontserbazioa eta birgaitzea arautuko dira.
HAPO 2026
1.-Aurkezpen saioa_martxoak 26
2.-Parte hartze saioa_maiatzak 14
