Araudia
Elduaingo Udalak, organo jardulearen bidez, eta goiko laukian adierazitako bilkuran, hemen erantsitako
akordioa hartu zuen.
Kontuan harturik Udalak prestatutako 2023ko urtealdiari dagozkion Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi
Fiskala:
— Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko zerga, borondatezko epea:
2023ko martxoaren 13tik apirilaren 28ra.
Kargu data: 2023ko apirilaren 28.
— Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, borondatezko epea:
2023ko maiatzaren 15etik ekainaren 30era.
Kargu data: 2023ko ekainaren 30a.
— Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, borondatezko epea:
2023ko urriaren 2tik azaroaren 10era.
Kargu data: 2023ko azaroaren 10a.
Ordenantza honen xedea da Elduainen sortzen diren etxeko hondakin ez-arriskutsuak biltzeko zerbitzuak Elduaingo Udalak zein baldintzatan emango dituen eta erabiltzaileak nola erabili behar dituen arautzea.
Arauzko izaera izango duten arauen prestaketa prozeduran herritarren parte hartzea bermatzeko helburuarekin, eta Herri Administrazioetako Prozedura Administratibo Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133 artikuluan ezarritakoaren arabera, araua prestatu aurretik, kontsulta publiko bat gauzatu behar da; kontsulta horren bitartez, aipatutako araudiak eragin ditzakeen herritarren eta erakunde esanguratsuenen iritzia jasoko da, beti ere ekimen honen bidez konpondu nahi diren arazoekin lotura duten alderdi batzuen inguruan, hori onartzeko dagoen beharra eta aukera, araudiaren helburuak zeintzuk diren, eta arauzkoak eta ez arauzkoak diren beste soluzio alternatibo batzuen inguruan.
Arauzko jendaurreko informazio epea iragan denez, batere erreklamazio edo oharpenik aurkeztu gabe, Udalbatzarrak 2019ko irailaren 30ean egindako Ohiko Osoko Bilkuran ordenantza fiskaletan eta bere eranskinetan egin beharreko aldaketa batzuei buruz, hasiera batez hartutako erabakiak firmeak eta behin betikoak bilakatu dira, eta jarraian argitaratzen dira 2020. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako eragina izan dezaten.
Hori guztia argitaratu egiten da, Gipuzkoako Hazienda Lokalak Erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.4 artikuluak agindutakoaren arabera, guztiek jakin dezaten eta arau horretan aurrikusitako gainontzeko ondorioetarako.
Aipatutako Foru Arauaren 18.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, interesatuek Errekurtso Kontentzioso-Administratiboa jarri ahal izango dute aipatutako erabakien kontra, Errekurtsoa bi hilabeteko epean jarri beharko da, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den egunaren hurrengo lanegunetik kontatzen hasita, Euskal Herriko Justiziako Auzitegi Nagusiko dagokion Salaren aurrean.
Elduaingo Udalak, 2018ko uztailaren 4an egin zuen Osoko Bilkuran, besteak beste, aginte-zatian horrela dion erabakia hartu zuen:
Lehena: Hasierako onespena ematea Elduaingo Udaleko Diru-lagbuntzak emateko Ordenantza arautzaileari.
Bigarrena: Espedientea jende aurrean jartzea, gutxienez, hogeita hamar eguneko epez, egoki iritzitako erreklamazio eta iradokizunak aurkeztu ahal izateko.
Hirugarrena: Epe horretan alegazio edo iradokizunik agongo ez balitz, behin betikoz onartutzat emango litzateke; Alkate-Lehendakariari eskumena espreski eman zaio, kasu horretan argitaratu eta gauzatzeko.