Agenda 21

Agenda 21

Elduaingo Agenda 21eko ekintza plana aurrera eramateko akordioa Tolosaldea Garatzenekin

Udal kudeaketa garapen jasangarriaren printzipioetara egokitzeko ekimenak, programak eta estrategiak aurrera eraman behar dira. Garapen iraunkorra, hain zuzen ere, hauxe da: beste gune geografiko batzuen edo etorkizuneko belaunaldien garatzeko gaitasuna arriskuan jarri gabe uneko tokiko beharrak asebetetzea.

Tolosaldea Garatzen, S.A.-k eskualdeko udalen arteko zerbitzu partekatuak sustatzen ditu, baliabideen erabilpen eraginkorrago batean laguntzeko eta garapen iraunkorreko proiektuak garatzeko plataforma moduan.

Eskualdeko udalerri gehienak neurri txikikoak dira giza eta ekonomi baliabide urriekin, eta horren aurrean tokiko garapen jasangarriko proiektuak garatu eta behar bezala ezartzeko teknikariak modu partekatuan kontratatzea erabaki da udalerri hauetan ekimen horiek modu egokian ezartzen lagunduz.

Hitzarmen honen helburua da Elduaingo Udala eta Tolosaldea Garatzen S.A.ren arteko harremana arautzea, Tolosaldeko udalerrietan garapen jasangarriaren inguruko ekimenak garatzeko tokiko garapen jasangarriko teknikariak kontratatzeko.

Tolosaldea Garatzen S.A.k Elduaingo udalean garapen iraunkorreko estrategiaren jarraipenean modu partekatuan jardungo duen teknikaria hautatu eta kontratatuko du ondoren adierazten diren funtzioekin bat datorren profila kontuan izanik. Teknikari honen funtzioak honakoak izango dira:

  • Udalerriko Tokiko Agenda 21 sustatu eta informazioa zabaldu.
  • Udalaren garapenerako beharrezkoak diren ekintzak sustatu eta dinamizatu, betiere garapen iraunkorrean oinarrituta.
  • Bere gaiekin bat datozen dirulaguntzen eskaerak bideratu eta jarraipena egin.
  • Ekintza planen jarraipena burutu eta errebisioetaz arduratu.
  • Bere kualifikazio profesionalarekin bat datorren beste edozein zeregin, halakorik agintzen badiote
  • Eskualdeko koordinatzailearen esanetara egongo da, hark sustatutako lan ildoak eta ekintzak bultzatuz.