Eduki publikatzailea
Atzealdea San Joan bezpera
San Joan bezperan sua eta afaria plazan
23
EKA
SAN JOAN SUA HERRIKO PLAZAN
2018ko ekainak 23, larunbata
Ohitura zaharrei eutsiz, aurten ere San Joan bezpera ospatuko dugu. Suaren inguruan kontu zaharrak berritu, dantza saio batzuk egin, arima txarrak uxatu... eta abarrerako aukera izango dugu.
20:30ean plazan elkartuko gara.
Afaria norberak ekarri beharko du. Postrea antolakuntzak jarriko du. Edaria, kafea eta kopak Biltokitik erosiko dira eta denon artean ordaindu.
Sua afalostean piztuko dugu, animatu!!!