Diru-laguntzak emateko Ordenantza Arautzailea
Elduaingo Udalak, 2018ko uztailaren 4an egin zuen Osoko Bilkuran, besteak beste, aginte-zatian horrela dion erabakia hartu zuen:
Lehena: Hasierako onespena ematea Elduaingo Udaleko Diru-lagbuntzak emateko Ordenantza arautzaileari.
Bigarrena: Espedientea jende aurrean jartzea, gutxienez, hogeita hamar eguneko epez, egoki iritzitako erreklamazio eta iradokizunak aurkeztu ahal izateko.
Hirugarrena: Epe horretan alegazio edo iradokizunik agongo ez balitz, behin betikoz onartutzat emango litzateke; Alkate-Lehendakariari eskumena espreski eman zaio, kasu horretan argitaratu eta gauzatzeko.