Araudia

Ordenantza Fiskalak 2020

Ordenantza Fiskalak 2020

Arauzko jendaurreko informazio epea iragan denez, batere erreklamazio edo oharpenik aurkeztu gabe, Udalbatzarrak 2019ko irailaren 30ean egindako Ohiko Osoko Bilkuran ordenantza fiskaletan eta bere eranskinetan egin beharreko aldaketa batzuei buruz, hasiera batez hartutako erabakiak firmeak eta behin betikoak bilakatu dira, eta jarraian argitaratzen dira 2020. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako eragina izan dezaten.


Hori guztia argitaratu egiten da, Gipuzkoako Hazienda Lokalak Erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.4 artikuluak agindutakoaren arabera, guztiek jakin dezaten eta arau horretan aurrikusitako gainontzeko ondorioetarako.
Aipatutako Foru Arauaren 18.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, interesatuek Errekurtso Kontentzioso-Administratiboa jarri ahal izango dute aipatutako erabakien kontra, Errekurtsoa bi hilabeteko epean jarri beharko da, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den egunaren hurrengo lanegunetik kontatzen hasita, Euskal Herriko Justiziako Auzitegi Nagusiko dagokion Salaren aurrean.