Eduki publikatzailea
Espainiako Kongresurako eta Senaturako Hauteskunde Orokorrak
28
API
Hauteskunde Orokorrak 2019. Nork eman dezake botoa?.
2019ko apirilaren 28ko igandea egingo dira Espainiako Estatuko Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskunde orokorrak.
Kongresuak eta Senatuak Espainiako Gorte Nagusiak eratzen dituzte; horixe da Parlamentua, besteak beste legeak egiteko eta Estatuko Gobernuaren ekintza kontrolatzeko ardura duena. Diputatuen Kongresua guztira 350 diputatuk osatzen dute (HAOLO, 162.1 art.), eta horietatik 18 hautatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetan: Araban 4, Bizkaian 8 eta Gipuzkoan 6. Orobat, Estatuan 208 senatari hautatuko dira, eta horietatik 12 dagozkio Euskal Autonomia Erkidegoari (HAOLO, 165. art.).