Dokumentuak

Atzealdea Zaborbilketaren ordenantza

Zaborbilketaren ordenantza

Ordenantza honen xedea da Elduainen sortzen diren etxeko hondakin ez-arriskutsuak biltzeko zerbitzuak Elduaingo Udalak zein baldintzatan emango dituen eta erabiltzaileak nola erabili behar dituen arautzea.

Arauzko izaera izango duten arauen prestaketa prozeduran herritarren parte hartzea bermatzeko helburuarekin, eta Herri Administrazioetako Prozedura Administratibo Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133 artikuluan ezarritakoaren arabera, araua prestatu aurretik, kontsulta publiko bat gauzatu behar da; kontsulta horren bitartez, aipatutako araudiak eragin ditzakeen herritarren eta erakunde esanguratsuenen iritzia jasoko da, beti ere ekimen honen bidez konpondu nahi diren arazoekin lotura duten alderdi batzuen inguruan, hori onartzeko dagoen beharra eta aukera, araudiaren helburuak zeintzuk diren, eta arauzkoak eta ez arauzkoak diren beste soluzio alternatibo batzuen inguruan.