Hirilurrean balio katastralaren berrikusketa
2016·11·03
Gipuzkoako Foru Aldundiak etxebizitza eta lursaila urbanoen balio katastralak eguneratzeko erabakia hartu du aurten. Arrazoia? 2001etik berrikusi gabe zeudelako. Ekainean finkatu zituen balio katastral berriak. Erabaki honekin etxe batzuek lehen baino balio katastrala handiagoa izango dute eta beste batzuek txikiagoa.
Herritarrok kontribuzioan ordaintzen dugun kopurua, Diputazioak jarritako balio katastral horiei udalek erabakitako portzentajearekin biderkatuta ateratzen da.
Orain Udalari dagokio ze portzentajea ezarri.
Udal gobernuaren borondatea herritarrek kontribuzioa oraingo baloreetan ordaintzen jarraitzea da.
Horregatik, 0,15etik 0,14ra jaistea erabaki dugu aplikatu beharreko portzentajea.
Herritar batzuek euro batzuetako igoeraren edo jaitsieraren bat nabarituko duzue ordaindu beharreko erreziboan, Aldundiak etxebizitzen aldaketak egin dituelako; esate baterako, hemendik aurrera bizitza bakarreko etxebizitzek gainerakoek baino kalifikazio altuago izango dute.
Balio katastral berriek 2017ko kontribuzioan izango dute eragina.