Araudia
pdf
209.84 KB
2016·02·05 Araudia

Arauzko jendaurreko informazio epea iragan denez, batere erreklamazio edo oharpenik aurkeztu gabe, Udalbatzarrak 2019ko irailaren 30ean egindako Ohiko Osoko Bilkuran ordenantza fiskaletan eta bere eranskinetan egin beharreko aldaketa batzuei buruz, hasiera batez hartutako erabakiak firmeak eta behin betikoak bilakatu dira, eta jarraian argitaratzen dira 2020. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako eragina izan dezaten.


Hori guztia argitaratu egiten da, Gipuzkoako Hazienda Lokalak Erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.4 artikuluak agindutakoaren arabera, guztiek jakin dezaten eta arau horretan aurrikusitako gainontzeko ondorioetarako.
Aipatutako Foru Arauaren 18.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, interesatuek Errekurtso Kontentzioso-Administratiboa jarri ahal izango dute aipatutako erabakien kontra, Errekurtsoa bi hilabeteko epean jarri beharko da, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den egunaren hurrengo lanegunetik kontatzen hasita, Euskal Herriko Justiziako Auzitegi Nagusiko dagokion Salaren aurrean.

 

pdf
251.56 KB
2018·07·04 Araudia

Elduaingo Udalak, Alkatetzaren 20191126/054 ebazpenaren bidez, hemen erantsitako akordioa hartu zuen

2020ko urtealdiari dagozkion Zerga, Tasa eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskala:

— Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko zerga, borondatezko epea:
2020ko martxoaren 7tik apirilaren 7ra.
Kargu data: 2020ko apirilaren 7a.


— Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, borondatezko epea:
2020ko maiatzaren 15etik ekainaren 30era.
Kargu data: 2020ko ekainaren 30a.


— Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, borondatezko epea:
2020ko urriaren 1etik azaroaren 10era.
Kargu data: 2020ko Azaroaren 10a.

pdf
324.9 KB
2018·07·17 Araudia

Elduaingo Udalak, 2018ko uztailaren 4an egin zuen Osoko Bilkuran, besteak beste, aginte-zatian horrela dion erabakia hartu zuen:

Lehena: Hasierako onespena ematea Elduaingo Udaleko Diru-lagbuntzak emateko Ordenantza arautzaileari.

Bigarrena: Espedientea jende aurrean jartzea, gutxienez, hogeita hamar eguneko epez, egoki iritzitako erreklamazio eta iradokizunak aurkeztu ahal izateko.

Hirugarrena: Epe horretan alegazio edo iradokizunik agongo ez balitz, behin betikoz onartutzat emango litzateke; Alkate-Lehendakariari eskumena espreski eman zaio, kasu horretan argitaratu eta gauzatzeko.