Web edukia bistaratu

Alkatearen agurra

Ongi etorri Elduaingo Udalaren web orrialdera.

Alkatea

Herritarron arteko harremana eta komunikazio zuzena erraztea, udal gobernua osatzen dugun elduaindarron xedeetako bat da, garrantzitsuena ziur aski. Elduaingo Udalaren web orrialdea da horretarako bideetako bat.

Webgune honetan, Udaleko sail guztien jardunaren oinarrizko informazioa topatu ahal izango dute herritarrek.

Horrez gain, helburua, webgunearen bidez ahalik eta parte-hartzerako bide gehien eskaintzea izango da. Hori, pixkanaka lortuko den zerbait izango da, hobetzeko pausoak emanez.

Besterik gabe, eta denontzat erabilgarria eta onuragarria izango delakoan, tresna hau erabiltzera animatzen zaituztegu.

Jose Angel Urkizu Odriozola
Elduaingo alkatea