Berriak
Atzealdea

Zaindu zure etxearen osasuna

Eraikinen Ikuskapen Teknikoa

2020·06·10


NIRE ETXEA, EIT-AREKIN HOBETO

  • EITa (Eraikinen Ikuskapen Teknikoa) bizitegi-eraikinen egoeraren azterketa teknikoa da, eta etxe hobea izaten laguntzen digu.
  • Eraikin osoaren benetako kontserbazio-egoera ezagutzeko aukera ematen du.
  • Mantentze-lanetan egon daitezkeen arazoak hautematen ditu, larriak izan baino lehen.
  • Eraikina beti “egoera onean” mantentzeko jardunbideak eskaintzen ditu.
  • Eraikinaren efizientzia energetikoari buruzko informazioa ematen du.
  • Irisgarritasunari buruzko arauak betetzeari buruzko informazioa ematen du.
  • Gure Autonomia Erkidegoan, EITak uztailaren 24ko 117/2018 Dekretuaren bidez arautzen dira.

ERRAZA DA EGUNEAN EGOTEA

Gure eraikinak lehenengo EITa egitera behartuta daude:
  • Udalak eskatzen duenean.
  • Eraiki zenetik edo birgaitze integrala egin zenetik 50 urte betetzen direnean.
  • Birgaitzerako, efizientzia energetikorako eta irisgarritasunerako laguntzak eskatzen ditugunean, eraikinaren adina edozein dela ere.

EITa zure udalean aurkeztu ondoren, 10 urtean behin berritu eta aurkeztu beharko da.

IKUSKAPEN ERRAZA, BAINA OSO GARRANTZITSUA

EITa ikuskapen bisuala da, teknikari aditu batek egina, eta eraikin baten oinarrizko lau gunetan zentratzen da:
  • Estalkian.
  • Zimenduetan eta Egituran.
  • Fatxadetan.
  • Ur-sare komunetan (hornidura eta hornikuntza).
EITak gune horietan egon daitezkeen arazoen identifikazioa ziurtatzen du, eta arazo horiek berehala konpontzeko oinarriak ezartzen ditu, etorkizunean arazo handiagoak eta garestiagoak saihestuz.
  • Hezetasunak.
  • Artekak, pitzadurak edo hausturak.
  • Materialen degradazioa.
  • Deformazioak.
  • Luiziak, etab.

Deskargatu dokumentu osoa