Uztailaren 12ko Hauteskundeak
2020·04·06
Posta bidez nork eman ahal du botoa?
EAEn erroldatuta dauden pertsona batzuek aurreikusten baldin badute bozketa-egunean ez direla egongo botoa eman behar duten herrian, posta bidez bozkatu ahal dute Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan.
Horrez gain, gaixorik dauden edo desgaitasun fisikoa dutenek ere posta bidez eman ahal dute botoa.
Posta bidez bozkatzeko eskaera egin ondoren, ezin da boto presentziala erabili.
Zer egin behar da, posta bidez bozkatzeko?
Posta bidez bozkatzeko eskaera betetzea:
Apirilaren 5eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan posta bidezko botorako eskaera egin bazenuen, uztailaren 12ko hauteskundeetarako ez du baliorik.
Eskabide berria egiteko bi aukera dituzu:
- Correoseko bulegoan eman beharreko denbora laburtzearren bete INEren posta bidezko botoaren eskabide-inprimakia bete, inprimatu eta ez ahaztu sinatzea.
- Era berean, Correoseko bulegoetan eskuz bete daitekeen eskabide-inprimakia aurkituko duzu.
Aurkezteko lekua:
Eskaera-inprimakia bete eta sinatu ondoren, edozein postetxe-bulegotan aurkeztu behar du. Hori jasotzeko ardura duen postetxeko funtzionarioak interesdunari eskatuko dio nortasun-agiri nazionalaren dokumentua erakusteko, eta sinadura bat datorren egiaztatuko du. Agiriaren fotokopia ez da inola ere onartuko.
Botoa posta bidez emateko eskaera egiteko epea:
Botoa posta bidez emateko eskaera maiatzaren 19tik uztailaren 2ra egin daiteke.
Dena den, azken unera arte ez itxaroteko eta eskaera lehenbailehen egiteko gomendatzen dizugu.
Botoa posta bidez ematea:
Dagokion Hautesle Erroldaren Bulegoaren Ordezkaritzak ekainaren 22tik uztailaren 5era posta ziurtatu bidez bidaliko dizkizu botoa posta bidez emateko behar dituzun agiriak, posta bidez bozkatzeko eskaeran zehaztu duzun Estatuko helbidera, edo, helbiderik zehaztu ezean, erroldan jasotako helbidera:
- Hauteskunde-erroldako inskripzio-ziurtagiria.
- Zure botoa hartu behar duen mahaiari zuzendutako gutun-azala.
- «Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2020 Elecciones al Parlamento Vasco» menbretedun gutun-azal bat, eta bertan sartu beharko duzu «Eusko Legebiltzarra» osatzeko bozketa-papera.
- «Eusko Legebiltzarra» osatzeko aldarrikatu den hautagai-zerrenda bakoitzeko paper bat.
- Jarraibideak azaltzeko orri bat.
Agiriok zuk zeuk hartu behar dituzu, eta, segidan, honako urrats hauek egin beharko dituzu:
>Eusko Legebiltzarra osatzeko aldarrikatu den hautagai-zerrenda bateko papera aukeratu, eta honako gutun-azal honetan sartu: «Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2020 Elecciones al Parlamento Vasco» menbretedunean. Behin sartuta, itxi gutun-azala
>Hauteskunde-mahaiburuari zuzenduta dagoen gutun-azalean sartu behar dituzu:
- Hauteskunde-erroldako inskripzio-ziurtagiria.
- «Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2020 Elecciones al Parlamento Vasco» menbretedun gutun-azala.
Posta bidezko botoa bidaltzea:
Hauteskunde-mahaiburuari zuzendutako gutun-azala bidaltzeko azken eguna uztailaren 8a izango da.
Bidal ezazu lehenbailehen, gutun-azala jasotzen dela ziurtatzeko. Gutun-azal hori ez da frankeatu behar, baina presako posta ziurtatu bidez bidali behar da.