Berriak
Atzealdea

Autobus zerbitzuaren neguko ordutegia

Neguko ordutegia

2015·04·05


Tolosa Berastegi linearen autobus zerbitzuak ordutegiak eguneratu zituen irailaren 1az geroztik, eskoletako ordutegietara moldatuz.

Autobus zerbitzua erabiltzeko, nahi duenak 3 txartel mota ditu erabilgarri eta aukerako: MUGI sistema edo Gipuzkoako tarifa-sistema bateratu berriak barne hartzen ditu Lurraldebus txartela eta Mugi txartel berria. Bi txartel horiek hobari berberak eskaintzen dituzte. Lurraldebus txartela eta Mugi txartela erabilgarri egongo dira Donostiako, Irungo, Arrasateko, Hernaniko, Eibarko eta Errenteriako hiri-zerbitzuetan, herri arteko zerbitzuetan (Lurraldebus zerbitzuetan) eta baita Eusko Treneko tren-lineetan ere. Gainera, Oiartzungo autobus urbanoan Mugi eta Lurraldebus txartel arruntak nahiz kolektiboenak erabili daitezke, soilik ordainketa modu bezala, eta Renferen aldiriko zerbitzuetan (leihatiletan zein makinetan) txartel arrunta erabili daiteke ordainketa modu bezala. Tarifa-sistema bateratuak 3 txartel mota eskaintzen ditu: Txartel arrunta, talde berezikoen txartela eta txartel anonimoa.