Berriak
Atzealdea

2017ko lan egutegia

Udal bulegoetako lan-egutegia

2017·03·28


Elduaingo udalaren bulegoetako 2017ko lan-egutegia aurkezten dizuegu:

Bulego orokorrak

Gizarte Zerbitzuak

Idazkaritza-Kontuhartzailetza

Herriko langilea

Bake Epaitegia

Erakundeko funtzionarien ohiko lanaldia lege aplikagarriak zehazten duena izango da. Lana bizitzako beste eremuekin uztartzeko asmoarekin eta zerbitzuen antolaketa hiritarren eskaeretara eta gehien egokitzeko helburuarekin, ohiko lanaldiari ordu malgutasuna ezarriko zaio, eta, horrenbestez, lantokian bertan egoteko urteko lanaldia gehienez ere 1592 ordukoa izango da.

Jarduneko zerbitzu osoko administrazio-egoeran dagoen funtzionarioak lan urte oso bategatik hogeita lau laneguneko oporraldi ordaindua edukitzeko aukera izango du; 24 lanegunak astelehenetik ostiralera doazenak dira. Lan egindako denbora urte osoa baino gutxiago izanez gero, portzentaian dagozkion ordaindutako opor egunak hartzeko eskubidea izango du.

Norberaren arazoetarako, urteko lan-ordutegiko lau eguneko lizentzia, edo kopuru horri lanordutan dagokiona, hartzeko aukera dago, eta gerora berreskuratu daitezkeen beste bi egun ere hartu ahal izango dira. 2009. urtean, urteko lan-ordutegiko 5 eguneko lizentzia, edo kopruu horri lanordutan dagokiona, hartzeko aukera egongo da, eta gerora berreskuratu daitezkeen beste bi egun ere hartu ahal izango dira. 

2010. urtetik aurrera, berriz, urteko lan-ordutegiko 6 eguneko lizentzia, edo kopuru horri lanordutan dagokiona, hartzeko aukera egongo da, eta gerora berreskuratu daitezkeen beste bi egun ere hartu ahal izango dira.

Enplegatu publikoek seigarren hirurtekoa betetzean bi egun gehiago gozatzeko eskubidea izango dute, zortzigarrenaz geroztik betetako hirurteko bakoitzeko egun bat gehiago gehituz.