Berriak
Atzealdea

Udalaren berezko zergak

Kontribuzioan hobaria eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zergan salbuespena eskatzeko epea zabalduko da

2020·12·14


KONTRIBUZIOAN HOBARIA ETA TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGAN SALBUESPEN ESKAERA  aurkezteko epea 2021eko urtarrilaren 1etik hasi eta 31n amaituko da.

  1. HOBARIAK KONTRIBUZIOAN:
  • Babes Ofizialeko etxebizitzak %40ko hobaria, behin betiko kalifikazioa jaso eta hiru urteko epean.
  • Zerga-kuota osoaren % 40ko hobaria, baldin eta ondasun higiezinak obra berrien nahiz haiekin parekatzekoak diren zaharberritzekoen urbanizazio, eraikuntza eta higiezinen sustapeneko enpresek egiten duten jardueraren xede badira eta haien ibilgetuaren artean ageri ez badira, beti ere obrak hasi aurretik interesatuek hala eskatzen badute.
  • Zerga-kuota osoaren %40ko hobaria energia berriztagarriko sistemak instalatu dituztenentzako.
  • Zerga-kuota osoaren % 40ko hobaria etxebizitza hutsei buruz onartutako Bizigune edo antzeko programen barruan erabilera-lagapena dutenei.
  • Familia ugariko titularitatea duten subjektu pasiboak

3  seme-alaba   ...............................................................         %50

4  seme-alaba   ...............................................................         %70

5 seme-alaba edo gehiago  ..........................................           %90

FAMILIA UGARIAREN KASUAN, ESKAERAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

  1. Ohiko etxebizitza: Errolda-ziurtagiria non ondasun horretan erroldatuta egon beharko dute familia ugari horretako kide guztiak zerga sortzen den egunean, hau da 2021eko urtarrilak 1ean.
  2. Foru Aldundiak igorritako familia ugariaren titulua indarrean.
  3. Zerga Bulegoak eskariaren datarekin titularraren edota onuradunen ohiko etxebizitza denez kanpo, beste ondasun higiezinik ez izatearen ziurtagiria (garaje bat, trasteleku bat eta dagokion kasuan, bere jarduera profesionalaren lokala izan ezik).
  4. Familia ugariaren partaideak, Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo, beste ondasun higiezinen batzuen jabeak ez izatearen zinpeko aitorpena.

Eskariak aurkezteko epea: 2021eko urtarrilaren 1etik 31ra.

Zergaren ordainagirian etxebizitzaz gain garaje, trasteleku etab. jasotzen badira, hobaria etxebizitzari dagokion kuotaren gainean aplikatuko da soilik.

Hobari hau bateraezina izango da Ondasun Higiezinen gaineko Zergan aplikagarri den beste edozein hobarirekin.

Hobariak eskaria egiten duen ekitaldian bakarrik eragiten du, ezingo da hurrengo urteetara luzatu.

* Errekarguak: Hutsik dauden etxebizitzak

Ondasun higiezinei aplikatuko zaie etxebizitza erabilera dutenean eta modu iraunkorrean hutsik daudenean.

a) Errekargua: Kontribuzioaren kuota likidoaren %100

b) Udalek urtero likidatuko dute, ondasun higiezina hutsik dagoela egiaztatu eta gero, eta egoera hori aitortzen duen ekintza administratiboarekin batera.

** Errekargua aplikatzeko irizpideak:

a) Etxebizitza hutsa edo betea den kalifikatzeko, Udala biztanleen erroldaz baliatuko da, baina subjektu pasiboak, erroldatu gabe egonda bertan bizi dela frogatzeko, argi kontsumoaren faktura aurkeztu beharko du Udalaren aurrean, URTERO, urtarrilaren 1ean hasi eta 31ra bitarteko epean.

b) Errekargutik salbuetsita daude etxebizitza erabilera izan baina hutsik dauden ondasun higiezinen titularitatea duten subjektu pasibo guztiak, baldin eta, Udalaren aurrean, URTERO, urteko 10.000 euro gordinetik azpiko sarrerak dituztela frogatzen badute.

2. SALBUESPENAK TRAKZIO MEKANIKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGAN:

  • Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onar tzen duenak, II. Eranskinaren A letran aipatuak, pertsona desgaituen izenean matrikulatuta daudenean.
  • Era berean, salbuetsita daude 14 zaldi fiskaletik beherako ibilgailuak, baldin eta desgaituen izenean matrikulatuta egonik beraiek ez beste inork erabiltzeko badira. Salbuespen hau zirkunstantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona desgaituek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.
  • Salbuetsita daude, baita ere, guraso-ahal, tutoretza edo kuradoretza dela eta, ardurapean minusbaliotasun maila 100eko 65ekoa edo handiagoa duen pertsona bat duten pertsonen jabetzako ibilgailuak. Ibilgailu bat baino gehiago badute jabetzan, ibilgailu bakarrak izango du salbuespena. Minusbaliotasuna duen pertsonaren bat ardurapean duten pertsonek Udalaren aurrean egiaztatu behar dute minusbaliotasun maila eta minusbaliotasuna duen pertsonarekiko duten harremana.
  • Traktoreak, atoiak, erdi-atoiak eta makineria, Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaz hornituta daudenean.

Aipatzen diren salbuespenez gozatu ahal izateko, interesatuek eskaera aurkeztu beharko dute Udalaren aurrean, ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazio honek, eskaera egin eta segidako ekitalditik aurrera indarrean jarriko den salbuespena onartu ondoren, agiri bat luzatuko du hura eman dela frogatzeko.

Lehenengo hiru paragrafoetan aipatutako salbuespenak ibilgailu batengatik bakarrik izango zaizkie aplikagarriak horien onuradun diren subjektu pasiboei.

 

Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, honako hauek hartuko dira pertsona desgaitutzat:

1) Minusbaliotasun maila 100eko 33koa edo handiagoa edo 100eko 65ekoa baino txikiagoa duten pertsonak, mugikortasun murriztuko egoeran badaude. Mugikortasun murriztua dutela ulertuko da abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuak, minusbaliotasun maila aitortu, ezarri eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoak, 3. eranskinean jaso tzen duen baremoaren A, B eta C letretako egoeretan sartuta daudenean edo baremo horren D, E, F, G edo H letretan 7 puntu edo gehiago eman zaizkienean.

2) Minusbaliotasun maila 100eko 65ekoa edo handiago duten pertsonak.

 

Aurreko atalean jasotakoaren ondorioetarako, ibilgailuen titularrek udalerri honetan egon beharko dute erroldatuta, eta zergaz salbuesteko eskaera udaletxeko Erregistro Orokorrean idatziz aurkeztu. Eskaerari honako agiriak erantsi ko dizkiote:

1. Ibilgailuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean eta horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatuta daudenean:

— Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia.

— Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.

— Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo agintari administratiboak luzatutako ziurtagiri originala.

2. Traktoreak, atoiak, erdi-atoiak eta nekazaritzako makinak badira:

— Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia.

— Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.

— Nekazaritza ko Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoa Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritza ko Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.