Udalak B@kQ tramitatzen du
2018·12·10
B@kQ pertsona fisikoei zuzendutako identifikazio elektronikoko bitarteko berri bat da, autentifikatzeko eta sinatzeko prestatua. Oso erabilerraza da eta administrazioekin egin beharreko eskaera eta tramite guztiak modu elektronikoan egiteko aukera ematen digu.
B@kQ txartela Izenpe entitate ziurtatzaileak emandako ziurtagiri kualifikatu batekin lotuta dago, eta, bertan sartzeko faktore hauek erabiltzen dira: erabiltzailearen identifikazioa (NAN/AIZ), pasahitz bat eta 16 posizioko koordenatuen joko bat (edo itsasontzi joko bat).
B@kQ erabilita, honako hauekin jardun daiteke:
Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbitzu elektroniko guztiekin (Gipuzkoatariaren bidez).
Elduaingo Udalarekin eta beste euskal administrazioekin. Organismo bakoitzaren webgunetan kontsultatu daiteke, B@kQ sinadura erabiltzeko aukera guztiak zehazki ezagutzeko.