Berriak
Atzealdea

Udal Zergen kobrantza epeak

Udal Zergabilketa

2020·04·14


Udal Diru-Bilketa

Kobrantza iragarkia

 

COVID-19ak eragindako egoera kontuan hartuta, Elduaingo udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu Jarduera Ekonomikoen zein Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren 2020 urteko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta moduak atzeratu egin direla.

Epe berriak hauexek dira:

 

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga.

Borondatezko epea:

— 2020ko maiatzaren 4tik 2020ko irailaren 30era.

 

Lekuak eta moduak:

— Helbideratutako erreziboak:

Kargu data: 2020ko irailaren 1ean.

— Helbideratu gabeko erreziboak:

* Udaletxeko bulegoan, astelehenetik ostiralera bitartean, goizeko 09:00etatik 13:30era.

*Kutxabank kutxazainetan, banka elektronikoan edota ordainketa pasabidea dela medio: www.elduain.eus

 

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (Kontribuzioa).

Borondatezko epea:

— 2020ko abuztuaren 1etik 2020ko irailaren 15era

Kargu data: 2020ko irailaren 15ean.

 

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga.

Borondatezko epea:

— 2020ko urriaren 1etik 2020ko azaroaren 10era

Kargu data: 2020ko azaroaren 10ean.

 

 

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak eta kostuak gehitu ahal izango zaizkio hasierako zenbatekoari.

 

 

Elduain, 2020ko apirilaren 14 — Oihana Amundarain Zubillaga, Alkatea