Berriak
Atzealdea

Udal zergen igoerak

Udal zergak

2019·10·11


 2019ko irailaren 30ean, datorren urteko zerga igoera onartu zen Ohiko Osoko Bilkuran. 2020ko urtarrilaren 1ean jarriko dira tarifa berriak indarrean, eta aldatu edo indargabetzea   erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean. 

 Zergak eta tasak:

 1.1- ONDASUN HIGIEZINEI BURUZKO ZERGA (Kontribuzioa)

_ Hiritarra:    % 0,1450

_ Industriala: %0,2590

_ Rustika:      % 0,8890

 1.2- JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA (Enpresa eta autonomoen kontribuzioa)

- Koefiziente bakarra: %1,777

- Kategoria: bakarra

- Indizea: 1

 1.3- TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA

 

A) Turismoak

 

9 zaldi fiskal baino gutxiagokoak.

31.92 €

9tik 11,99 zaldi fiskalera bitartekoak

63.79 €

12tik 13,99 zaldi fiskalera bitartekoak 

106.32 €

14tik 15,99 zaldi fiskalera bitartekoak 

162.71 €

16tik 19,99 zaldi fiskaletik bitartekoak 

212.70 €

20 zaldi fiskaletik gorakoak 

265.88 €

B) Autobusak

 

21 plaza baino gutxiagokoak 

45.57 €

21etik 50 plazatara bitartekoak 

212.70 €

50 plaza baino gehiagokoak 

265.88 €

C) Kamioiak

 

Karga erabilgarriko 1.000Kg. baino gutxiago

74.45 €

Karga erabilgarriko 1.000tik 2.999kg.ra 

148.90 €

Karga erabilgarriko 2.999tik 9.999kg.ra. 

212.70 €

Karga erabilgarriko 9.999kg. baino gehiagokoak 

265.88 €

D) Traktoreak

 

16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 

31.92 €

16tik 25 zaldi fiskalera bitartekoak

47.86 €

25 zaldi fiskal baino gehiagokoak 

143.57 €

E) Trakzio mekanikozko ibilgailuek arrastan eramandako atoi eta erdi atoiak

 

Karga erabilgarriko 1.000kg  baino gutxiago eta 750 baino gehiago

31.92 €

Karga erabilgarriko 1.000tik 2.999kg bitartean 

47.86 €

karga erabilgarriko 2.999kg-tik gorakoak

143.57 €

F) Bestelako ibilgailuak

 

Ziklomotoreak

8.53 €

125 z.k.-rainoko motozikletak 

8.53 €

125tik 250 z.k.-rainoko motozikletak 

15.94 €

250tik 500 z.k.-rainoko motozikletak 

29.80 €

500tik 1.000 z.k.-rainoko motozikletak 

58.52 €

1.000 z.k.tik goragoko motozikletak 

106.32 €

 

 Uztailaren 5eko 14/1989 Foru Arauaren 2. artikuluak zerga honen salbuespenari buruz agintzen du, besteak beste honako hau: Traktoreak, atoiak, erdi-atoiak eta makineria, zerga   honetatik salbuetsita egongo dira, Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaz hornituta daudenean.

1.4- ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA

-60.000,00 euro arteko aurrekontuak: % 4,21

-60.000,00 eurotik gorako aurrekontuak: % 4,74

1.5- HIRILURREN BALIO GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGA (Plusbalioa)

Epealdia                                                             % Karga tasa

a) 1etik 5 urtetara …………………………………….      3.04

b) 10 urtera arte    .…………………………………...       2.82

c) 15 urtera arte     …………………………………....       2.62

d) 20 urtera arte   . …………………………………...       2.51

Karga tipoa: %10.43

1.6- ZERBITZU PUBLIKOAK ESKAINI ETA JARDUERA ADMINISTRATIBOEI BURUZKO ZERGA

Tarifak                                                                        Euro

a) Zaborbilketa zerbitzua

Etxebizitza hutsak hiruhilabetero …………….…..  57.20€

Etxebizitza beteak hiruhilabetero ………………..   46.49€

Industria hiruhilabetero …………………………….. 62.78€

Lokalak hiruhilabetero ……………………………….21.98€

b) Lurzoruari eta hiri antolaketari buruzko legeak exijitutako hirigintza lizentziak ematea.

Hirigintza proiektuak ... ………………….........…………. 413.71€

Hirigintza kontsultak   …. ……………………..….............  51.71€

Segregazio baimenak      …. ……………………………… 93.09€

Lehen erabilera baimenak etxebizitzako ……………....... 93.09€

c) Lokalak irekitzeagatiko tasa:

Etxeetarako gas instalazioa. …………….…………….     103.43€

Gas instalazioa komertzio, taberna, jatetxe eta

100m²tik beherako biltegi ez industrialak. …..…………   155.14€

Komertzio, taberna, jatetxeak eta biltegiak … …..........   362.00€

d) Hilerriko zerbitzuen tasa:

Nitxoan ehorzketa, hamar urteko eskubidea ……........   284.43€

e) Agirien luzapena

Fotokopiak orriko  ………………..……………..................... 0,08€

Erabakien ziurtagiriak orriko .… ………………................    0,91€

Faxa bidaltzea, orriko ………………..…………..…………    0,25€

Faxa jasotzea, orriko ..….. ………………………..…………  0,41€

f) Ludoteka zerbitzua

Ludoteka zerbitzua, haur eta hilabete bakoitzeko…......     50.75€

Ludoteka zerbitzua, bigarren haurragatik ……………...     45.75€

Ludoteka zerbitzua, hirugarrenetik Aurrera …………..       40.75€

1.7- UDAL JABARI PUBLIKOAREN ERABILERA EDO APROBETXAMENDUAGATIK ZERGA

a) Frontoia erabiltzeagatiko tasa.

Udal pilotalekuaren argiagatiko tasa fitxako 3 eurotan finkatzen da.

b) Landa eremuko bide publikoen lurzoruaren erabilpen pribatiboa eta aprobetxamendu berezia.

**Apea edo materialen ateraldia: 0,95 €/esteroeo edo baliokidea Tonatan.

c) Erabilpen publikoko lurretan postuak, barrakak, salmenta etxolak, auto-txokeak, ikuskizunak eta jolasketak jartzearengatik tasa, hala nola,  kalez-kaleko industriak, ibiltariak eta zinema errodaiak.

10 m²,raino eguneko …..…………….…………….. 15,00€

10 m²tik aurrera, m²ko eta eguneko ..…………….   3,00€

 Gipuzkoako Hazienda Lokalak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauko 16.4 artikuluak agintzen duenaren arabera, hau guztia argitara ematen da ezagutua izan   dadin eta aipatu aginduak aurreikusten dituen gainerako ondorioak izan ditzan.

Elduainen 2019an, Oihana Amundarain Zubillaga, Alkatea