Berriak
Atzealdea

Udal artxiboa antolatzen

Artxibo historikoa eta garaikidea antolatzea dugu helburu udaltaldekoek

2016·04·20


Orain arte aurkitutako dokumenturik zaharrena 1620 urte ingurukoa dela esan digute. Hala ere, badirudi «dokumentu asko falta» direla, udaletxea erre egin omen zelako, nahiz eta oraindik ere ez dakiten zehazki noiz gertatu zen.

Dokumentu eta agiri gehienak ofizialak badira ere, zenbait «bitxikeria» ere aurkitu dituzte. Esaterako, herritar batek beste baten ardia «harri batekin akabatu zuela» ageri da dokumentu batean. Edo gerra ostean «edozein gauzengatik ordaintzen zela» ere ikusi dute, hau da, zerga asko zeudela: «Txakurrak edukitzeagatik ordaindu, arrautzak ez dakit zenbat dozena izateagatik ordaindu, bizikleta edukitzeagatik ordaindu...».

Informazio gehiago