Berriak

Atzealdea

Txerri-kumeen zozketa

Txerri-kumeak zozketatzen dira herritarren artean

2017·10·02


Elizaldeko ukuiluan hazi den txerriak kumeak izan ditu eta udalak, bando honen bidez, zera jakinarazi nahi du:

Udalak herritarren artean 5 txerri-kume banatzeko asmoa duela. Beti bezala zozketa egingo da izena ematen duten herritar guztien artean. Interesatu bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu izena ematearekin batera.

Izena emateko epea urriaren 10ean amaitzen da, asteartea, beraz, interesatuek udaletxera etorri beharko duzue zozketan sartzeko. Zozketa egun berean, 14:15ean egingo da.

Eskerrik asko.

Batez bestekoa (0 Botoak)