Berriak
Atzealdea
Txerri-kumeen zozketa
Txerri-kumeak
2018·10·30
Elizaldeko ukuiluan hazi den zerramak kumeak izan ditu eta udalak, bando honen bidez, zera jakinarazi nahi du:
Udalak herritarren artean 4 txerri-kume banatzeko asmoa duela. Beti bezala zozketa egingo da izena ematen duten herritar guztien artean. Interesatu bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu izena ematearekin batera.
Izena emateko epea azaroaren 8an amaitzen da, osteguna, beraz, interesatuek udaletxera etorri beharko duzue zozketan sartzeko. Zozketa egun berean egingo da, 12:00etan.