Berriak
Atzealdea
Altzari eta traste zaharren bilketa zerbitzua
Garbigunea, altzari eta traste zaharren bilketa
2020·05·07
OHARRA:
Maiatzaren 11tik aurrera, konfinamendua arintzeko 1. Fasearen hasierarekin bat eginez, COVID-19aren hedapena saihesteko asmoz Tolosaldeko Mankomunitateak etenda zituen bi zerbitzuak berreskuratuko dira:
- Andoain eta Tolosako Garbiguneak: partikularrentzat ere zabalik egongo dira, ohiko ordutegian.
- Altzari eta traste zaharren bilketa zerbitzua: Hilabeteko HIRUGARREN OSTEGUNEAN jasoko dira. Bezperan iluntzean utzi behar dira bota behar diren altzari eta traste zaharrak APARKALEKUKO ZABORRONTZIEN ondoan.