Berriak
Atzealdea

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Zerga

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuak, 2020. urtea

2020·03·04


 

Udal Diru-Bilketa

Kobrantza iragarkia

 

Elduaingo udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren 2020 urteko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta moduak ondokoak direla:

Epea:

— 2020ko martxoaren 7tik 2020ko apirilaren 7ra.

Lekuak eta moduak:

— Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko

dira 2020ko apirilaren 7an.

— Helbideratu gabeko erreziboak, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:

* Udaletxeko bulegoan, astelehenetik ostiralera bitartean, goizeko 09:00etatik 13:30era.

* Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, (Kutxabank) kutxazainetan, banku elektronikoetan edota ordainketa pasabidea dela medio: www.elduain.eus

 

 

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.

 

 

Elduain, 2020ko martxoaren 4 — Oihana Amundarain Zubillaga, Alkatea