Berriak
Atzealdea

Tolosaldea Sahararekin adierazpena

Tolosaldea Sahararekin

2016·02·05


Maria Pilar Garmendia Miguel, Elduaingo Udaleko Idazkari Kontu-hartzaileak,

Z I U R T A T Z E N   D U :

Bi mila eta hemeretziko otsailaren hemeretziko Ezohiko Udal Batzarraren aktan agertzen denez, besten artean, hitzez hitz honela dion erabakia onartu zela:

HIRUGARREN PUNTUA:

TOLOSALDEA SAHARAREN ADIERAZPENA ONARTZEKO PROPOSAMENA.

Alkateak mozioaren manifestuari ekiten dio, izanaz bere letraz letrazko edukia:
____________________________________________________________________________

Saharar errepublika arabiar demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zeneko 43. urteurrenean, Tolosaldea Sahararekin elkarteak Tolosaleako udalbatzei ondoko mozioa aurkezten dio hurrengo ohiko plenoan eztabaidatu bozkatu eta onartu dezan.

Udalbatza honek ondokoa adierazi eta eskatzen du:

1.-Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan etengabe gertatzen diren manifestazio eskubidearen zanpaketa, atxiloketak, torturak eta tratu txarrak, bortxaketak, desagerketak, deportazioak eta orokorrean giza eskubideen aurkako erasoen salaketa irmo eta erabateko gaitzespena adierazten du.

2.-Mendebaldeko Sahararako Erreferendumaren Nazio Batuen Erakundearen Misioa (MINURSO)  giza eskubideen arloko eskuduntzak izan dezan eskatzen du, Nazio Batuen erakundeak (NBE) munduan zehar hedaturik dauzkan misioen artean giza eskubideen arloa baztertzen duen misio bakarra izateari utzi diezaion.

3.-Sahararrei eta pertsona orori dagokigun mugimendu askatasunaren errespetua eta Mendebaldeko Saharako biztanleak zatitzen duen 2600km luze den lotsaren harresia eraistea eskatzen du.

4.-Mendebaldeko Saharako baliabide naturalen legez kanpoko ustiatzeari uko egitea eta zehazki,saharar arrantza bankuetan arrantza egiteko Europar batasuneko (EB) eta Marokoko estatuaren arteko ituna etetea eskatzen du.

5.- Europar Batasuneko (EB) gainontzeko estatuekin batera, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) autodeterminaziorako eta independentziarako eskubidea aitortzea eta nazioarteko zuzenbidean jasotako jurisprudentzian oinarrituz, Mendebaldeko Saharako kolonizazio prozesua amaitzea eskatzen du.

6.- Espainiar estatuko diputatuen kongresuak ebatzitakoa behingoz betetzea eta gerran aurkitzen diren estatuei, Marokokoa kasu, armak saltzea debekatzen duen ebazpena betetzea, hau da, bere legedia betetzea eskatzen du.

7.-Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zeneko 43. urteurrenarekin bat etorriz, 2019ko Otsailaren 27an Mendebaldeko Saharako bandera  zuen udaletxean zintzilikatzea adostea.

Presidentziak aurkeztutako adierazpena bozkaturik, onartua gertatzen da Elduainen 2019ko otsailaren 19an.

Batez bestekoa (0 Botoak)