Sei etxebizitzen sustapena
2018·01·15
ELDUAINGO UDALETXEAK HITZARTUTAKO PREZIOKO 6 ETXEBIZITZEN SUSTAPENA
Elduaingo hirigunean 6 etxebizitza egitea aurre ikusten da, komunite-lurzati batekin. Etxezitza bakoitzak hurrengo gelak izango ditu:
ekialderantz, hiru logela eta bi komun
mendebalderantz egongela eta sukaldea
Etxebizitzen azalera erabilgarria 75m2 eta 86m2 bitartean dago. Komunitate-lurzatiak 1150 m2-ko azalera librea dauka eraikinaren inguruan; bertan, aparkaleku pribatuak eta belardia edo baratzak egotea pentsatu da.
Eraikin berri hauei buruzko galdera-sorta bat zabaltzen du Udalak, etxebizitzaren beharra ikusi, berariazko oinarriak landu eta behin-behineko interesatuen zerrenda egin ahal izateko.
Inkestaren erantzunak udaletxeko buzoiean utzi daitezke, eta hala nahi izanez gero on-line ere bete daiteke ondorengo loturan klikatuz gero.
Eskerrik asko