Berriak
Atzealdea

Plaza zaharreko ontzien toki-aldaketa

Plaza zaharreko hondakin-ontziak tokiz aldatzea erabaki du udalak

2016·02·05


Bando honen bidez, jakinarazten dizuegu plaza zaharreko zaborrontziak tokiz aldatuko ditugula aste honetan.

Orain arte, hondakinak plaza zaharreko ontzietara botatzen zenituzten herritar guztiak, kokaleku berria izango duzue, Corenso fabrikaren ondoan, errepide aurrean, hain zuzen.

Bide batez, beste hainbat gauza gogorarazi nahi dizkizuegu:

  • Hileko hirugarren ostegunetan altzariak eta etxetresna elektriko txikiak bakarrik jasotzen dira. Bestelako gauzarik ez da bota behar, garbi-gunera eraman behar dira. (San Blas, Tolosa)
  • Etxe-atariko belazean ebakitako belarra ez da ontzietan sartu behar, egokiena erretzea edo bazter batean ontzen uztea da.
  • Ontzi horian, ontzi arinak bakarrik bota behar dira (tetra brik, yogurt potoak, plastiko poltsak, plastikozko bandejak, plastikozko botilak, latak, krema-potoak, hortzetako pasta…)
  • Paper-ontzian, papera eta kartoia bakarrik bota behar da.
  • Errefusa-ontzietan, birziklatzen ez dena: pardelak, konpresak, tanpoiak, lurreko zikinak, toallitak, hortzetako eskuilak, muki-zapiak, sukaldean erabilitako trapuak…)

Astero, bilketa egiten dugunean, batzuek arauak ez dituztela betetzen ikusi dugu baina denon inplikazioa ezinbestekoa da gure herria txukun eta garbi mantentzeko.