Eduki publikatzailea

Atzealdea

Pedalkadaz erabaki

Gure Esku Dago, erabakitze pelotoia
11 OTS

ERABAKITZE pelotoia  

Hitzordua plazan izango da 11:15ean eta 11:30ean pasako da pelotoia.

Tolosaldeko herriek osatzen dugun bost adar ezberdinetatik (Gure Esku Dago-ren “eskua” irudikatuz) eta ordu berdintsuan, bost bizikleta martxa herrikoi abian jarriko dira. Herriz-herri festa giro bikainean, jendeak ongietorria egingo dio “ERABAKITZE” pelotoiari eta ondoren berari batuko zaio. Bost pelotoi festazale hauek Tolosako Alondegira iritsiko dira eguerdiko 12ak aldera. Adar guztiak batzen garenean (12:30), kalejira erraldoi “martxoso” bat egingo dugu eta amaieran, Tolosaldeko 28 herrien erabakitzeko eskubidea gauzatuko dugu hautestontzi erraldoi batean.

Ondoren, Alondegi plazan, 500 lagunentzako bazkari herrikoi bat antolatuko da (estalpean eta berogailuekin), musika, bertso eta dantza izango dugularik gaueko 9ak arte. Haurrentzako puzgarriak ere egongo dira estalpean eta bizikletak Kultur etxean utzi ahal izango dira zaintzapean, gaueko 9ak arte.