Ohiko galderei erantzunak
2020·03·24
OHARRA: Herritar guztien interesekoak izan daitezkelakoan, mugikortasunari buruzko galdera-erantzun batzuk partekatzen ditugu. Kontuan izan, Ertzaintzak justifikaziorik gabe kalean atzemanez gero, 600 eurotik gorako isunak jarri ditzaketela
Gurasoak adinekoak dira. Janaria etxera eraman diezaieket, zerbait behar izanez gero?
Bai. Pertsona bakar batek egin eta eraman behar du.
Zentroa erabil daiteke?
Ez, ezin da erabili. Kontua da gu geu eta maite ditugunak (aitona-amonak bereziki) ez kutsatzea.
Mendira paseatzera atera naiteke?
Ez. Erabilera publikoko bidea da eta hortaz, debekatuta dago bertatik ibiltzea.
Baratza zaintzera edo bertan denbora pasatzera joan gaitezke?
Ez. Baratzean izan ditzakezun maskota edo hegaztiei jaten ematera bakarrik joan daiteke. Ezin da eguna pasatzera joan, ez eta beste pertsona batzuekin elkartzera ere.
Kotxeari IAT (ITV) pasatzera joan gaitezke?
Ez. Ez da baimendutako jardueretako bat. Pandemiatik atera bezain laster, ibilgailu-azterketa egin beharko da zigorrik jaso nahi ez baduzue.
Zakurra atera daiteke?
Etxe inguruan egiten bada, bai. Ezin da animalia mendira edo sorora paseatzera atera. Era berean, ezin da maskota duten beste pertsonekin solasaldian aritu. Segurtasun-tartea errespetatu behar da eta ekidin behar dira jende elkarretaratzeak.
Bertan edo nazio mailan ibiltzen garen komertzialak, batetik bestera mugitu gaitezke?
Elikagaiak edo behar-beharrezko produktuk badira, bai. Batetik bestera mugitu ahal izango da, betiere bezeroekin hitzartutako hitzorduak justifikatzen badira.
Ibilgailuan zenbat lagun joan gaitezke lanera?
Orokorrean gidariak bakarrik joan ahal beharko du, baina ez ohiko egoeratan, beste pertsona bat ere joan al izango da, atzeko eserlekuan gidariaren kontrako aldean.