Nola kudeatu gure hondakinak?
2019·09·24
Elduainen gure hondakinak honela kudeatu behar ditugu:
Etxe bakoitzak sortzen duen organikoa kudeatu behar du konpostagailuen bidez. Konpostagailua erabiltzen dugulako, urteko zabor tasan %56,66ko hobaria jasotzen dugu, beraz, urtean 183,20 euroko tasa ordaindu ordez, 79,40 euro ordaintzen ditugu.
Ontzi arinak ontzi horian eta papera nahiz kartoia ontzi urdinean botatzeko ordutegirik ez dago eta ontziak irekita daude.
Errefusa ontzi grisean bota behar da, lehen giltzarekin irekitzen zen, baina orain erabat irekita dago.
Beira ontzi berdean bota behar da.
Etxe atariko belarra etxe atarian ontzen utzi eta ondoren erre edo bertan utzi behar da desegiten, EZ DA ZABORRONTZIETARA BOTA BEHAR.
Pilak eta arropa zaharra erdiguneko aparkalekuan dauden ontzietara bota behar dira.
Altzari zaharrak eta etxe-tresna txikiak hilabetean behin atera behar dira zaborrontzien ondora. Hileko HIRUGARREN ASTEAZKEN GAUAN, hain zuzen.
Bestelako ez ohiko gauza guztiak GARBIGUNERA ERAMAN BEHAR DIRA.
Hona hemen, produktuz produktu bereizteko gida: