Berriak

Atzealdea

Ludotekan izena emateko epea

Uztaileko ludotekan izena eman

2017·05·01


2017ko ELDUAINGO UDALEKU IREKIETAN     kontuan hartu beharreko oharrak:

 

Harremanetarako bideak:

  • Edozein istripuren aurrean haurren arduradunei jakinaraziko zaie lehenik eta behin (galdetegian jarritako telefono zenbakira hots eginez).
  • Haurra ez bada egunen batean etorriko edota aldaketaren bat izanez gero, hezitzaileei aldez aurretik jakinaraztea eskertuko da.
  • Udalekuaren logistika edota funtzionamenduaren inguruan guraso edota arduradunen batek ezer berezirik aipatu nahi badu, ondorengo telefonora deitu dezala: 635 748 486 (Goretti).
  • WhatsApp taldea ez da ohar pertsonaletarako erabiliko, soilik ohar orokorretarako.

 

Materialari buruz:

  • Komenigarria litzateke, haur bakoitzak, eta batez ere txikienek, kamiseta, galtza eta muda bat ekartzea lehenengo egunean motxila batean, ludotekak irauten duen bitartean busti edota beste zerbait gertatuz gero, haurrak aldatu ahal izateko.
  • Bisera bat ekartzea ere komenigarria litzateke, eguzkitik behar bezala babesteko.
  • Haurrek jantzi nahiz oinetako egoki eta erosoak ekarri beharko dituzte, jolastu nahiz korri egiteko.

 

Elkarbizitzari buruz:

 

  • Ekintzak behar bezala burutzeko haurrak garaiz iristea oso garrantzitsua da.
  • Haurren arteko liskarrak egunean bertan konpontzen saiatuko gara guztion artean eta hezitzaileen irizpideak errespetatuz. Liskarrak errepikakorrak izango balira, hezitzaileak guraso edo arduradunekin jarriko lirateke harremanetan, gaiaz polikiago hitz egiteko.
  • Guztion esku dago haurren elkarbizitza positiboa sustatzea eta udaleku hauetaz gozatzea!! Hortaz, gustuko ez dugun jarreraren bat sumatuz gero, aske sentitu gaitezen gure artean hitz egiteko.

​Izena emateko bete beharreko inkesta hemen duzu eskura. Bete ondoren udaletxera ekarri matrikularen diru-kopuruarekin batera.

 

Batez bestekoa (0 Botoak)