Lan eskaintzak
Atzealdea

Ludotekako begiraleen kontratazioa

2020·06·08
Uztaileko ludotekarako hiru begiraleen kontratazioa
  1. DEIALDIA Elduaingo Udalak haurrentzat udaleku irekiak antolatuko ditu uztailean. COVID-19a dela eta, bizitzen ari garen egoerara egokitutako zerbitzua eskainiko da aurten, eta haurrak 10eko taldeetan banatuko dira, gehienez 30 ume matrikulatu ahal izango direlarik. Zerbitzua aurrera eramateko hiru begirale kontratatuko dira, uztailaren 1etik uztailaren 30era bitartean, eta bost orduko lanaldia izango da egunean.