Berriak
Atzealdea

Koronabirus geldiarazteko indartze-neurriak

(COVID-19) Koronabirus

2020·03·14


Hezkuntza-eremua

  • Gasteizko ikastetxeetan eskola-jarduera etetea 14 egunez: haur-eskolak, ikastetxeak, lanbide-heziketako zentroak, unibertsitate-zentroak eta eskolaz kanpoko jarduera.
  • Arabako Bastida udalerriko ikastetxeen eskola-jarduera etetea 14 egunez.
  • Euskadiko gainerako lekuetan komenigarria da haurrei tenperatura hartzea ikastetxeetara joan aurretik. 37 gradu baino gehiago badituzte eta arnas sintomak badituzte, etxean egon beharko dute.

Kultur arloa

  • Gasteizen, 5.000 ikusletik gorako edukiera duten jarduerak banan-banan aztertuko dira, baita kirol-jarduerak.
  • Gasteizen, 500 lagunetik gorako edukiera duten ekitaldi itxietara joaten direnen arteko distantzia gutxienez metro batera murrizteko gomendioa, bai eta horien sarrerako eta txarteldegietako aglomerazioak mugatzeko neurriak aplikatzea ere.

Eremu sanitarioa eta soziosanitarioa

  • Gasteizko ospitaleetako Larrialdietara doazen laguntzaileen sarbidea murriztea eta neurri hori bera gomendatzea, zentro soziosanitarioetan.
  • Gasteizko osasun-zentroetako Larrialdietan, arnasketa-prozesu akutuak dituzten pazienteei arreta emateko, oro har, osasun-profesionalek maskarak eta eskularruak erabiliko dituzte.
  • Euskadi osoan, zentro soziosanitarioetan dauden adinekoei bisitak murriztea gomendatzen da, bizitzaren amaieran gutxieneko laguntza eta zaintza izateko eskubidea zainduz.
  • Komenigarria de tenperatura hartzea bisita egitera zentro soziosanitarioetara joan aurretik.