Berriak
Atzealdea

Kontzeju taberna ustiatzeko emakida berria

Elduaingo Kontzeju taberna ustiatzeko emakida administratibo berria

2021·04·29


2020ko maiatzaren 25ea egindako ohiko bilkuran, Udalbatzak Elduaingo udaletxean dagoen Kontzeju tabernaren zerbitzua arautuko duen baldintza ekonomiko administratibo berezien plegua onartu zuen, zerbitzu honen lizitazio irekiaren deialdia egiteko.

 1. Esleitzen duen entitatea:

 a) Erakundea: Elduaingo Udala.

 b) Espedientea tramitatzen duen arloa: Idazkaritza Kontu-hartzailetza.

 2. Kontratuaren xedea:

a) Elduaingo udaletxearen azpiko solairuan dagoen Kontzeju Taberna izenez ezagutzen den jatetxe-taberna zerbitzua eta ustiaketa, emakida administratibo izaeraz esleitzea. Egoitza eta zerbitzua segidan azaltzen diren elementuek osatzen dute: Sukalde hornitua, jantokia, taberna, biltegia, komuna publikoak eta etxebizitza.

3. Tramitazioa eta esleitzeko prozedura:

a) Tramitazioa: Arrunta.

b) Prozedura: Irekia.

4. Kanona hileko: 150 € (BEZ a kanpo).

5. Bermeak:

a) Behin-behinekoa: 1.000 €.

b) Behin betikoa: 1.000 €.

6. Agirien aurkezpena: Iragarkia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasitako hamabost laneguneko epean.

Esleipen prozedura, lizitazioan parte hartzeko betebeharrak, utzi beharreko bermea eta gainerako argitasunak, onartutako pleguan jasotzen dira, Elduaingo Udalaren bulegoetan interesa izan dezaketen pertsona guztiei pleguaren kopia banatu eta xedatutakoaren berri emango zaielarik, eskaintza ekonomikoaren eredu orriarekin batera.

Dokumentua deskargatu

Izen-emate orria deskargatu