Berriak
Atzealdea

Konpostagailu berriak

Konpostagailuak eskatzeko aukera

2017·03·30


BANDOA

Azkenengo egunetan, batek baino gehiagok eskatu du bigarren konpostagailu-kontainerra. Etxekoa beteta eta oraindik konposta izatera heldu gabe, bigarren baten premia dutela esan digute.                                             

Eskaera horiek bideratu eta zabor mankomunitatean berriak lortzeko aukera dago. Hori dela eta, bigarren konpostagailu-kontainerra nahi duenak udaletxera jo dezala izena ematera, 2017ko apirilaren 6a baino lehen. Ondoren, San Blaseko garbi-gunetik ekarriko ditugu.  

Udaletxean ditugunean, jakinaraziko dugu udaletxera bila joateko.