Berriak
Atzealdea

Inturia presaren eraisketa

Obraren hasiera eta oztopo eta itxituren birjartzea

2016·02·05


2015eko azaroaren 25 eta 26an gertatutako azken euriteen ondoren, Leitzaran ibaiaren eskuineko ertzan (Inturiako presatik 250 metro ibaian gora), magalean lur-jausia eta irristura izan zen, ertz horretan dagoen pistan eragina izanik.

Pista horren azalera hiru metrotan gelditu zen. Ibilgailuen zirkulazioari, txirrindulariei eta oinezkoei eragiten zien arriskua ikusirik, 2015eko abenduan tuneleko sarreran obrako itxitura jarri zen (Andoain-Leiza noranzkoan) eta beste itxitura bat egungo iturriaren ondoan, bidea itxita jartzen zuen oharra panel informatiboez gain.

2016ko urtarrilean Inturiako presaren 4. faseko botatze lanak hasi ziren. Lan horiek egiten ari zirenean, jarritako itxitiurak irekitzen zituztela ikusi zen eta ibilgailuak, txirrindulariak eta oinezkoak pasatzen ziren bertatik. Hori dela eta, tuneleko sarreran (Andoain-Leiza noranzkoan) harri batzuk jartzea erabaki zen. Pistaren zabalera eskasagatik eta atzerako hondeamakinak harriak handik pasatzea ez zuenez posible, lurrezko kabailoi bat egin zen pasabidea oztopatzeko.

Informazio osoa