Herriko hondakinen kudeaketa
2020·11·11
Aurreko astean zabaldutako bandoan, besteak beste, jakinarazi zen, Corenso Tolosanaren aurrean dagoen errefusa ontzia lekuz aldatu eta aparkalekura eramateko erabakia hartu zuela Udalak. Erabaki hori herritar batzuk adierazitako kexa eta eskaeren ondorioz hartu zen, eta Corenso inguruan bizi diren herritarren aspaldiko kexei eta ezinegonari irtenbide bat aurkitu nahian.
Herri bateko hondakinak kudeatzea ez da lan erraza eta herritarren partehartze aktiboa eskatzen du, hau da, norberak bere hondakinak modu arduratsuan eta jasangarrian kudeatzea, eta bere ingurua eta herri osoa garbi mantentzen saiatzea. Inori ez zaio gustatzen hondakin-ontziak bere etxe aurrean ikustea; gutxiago, herritar batzuk, ondokoari inolako errespeturik adierazi gabe, ontzi horietara edota lurrera edozer gauza botatzen dutela ikusten denean. Arduragabeko jokaera horrek ingurua zikindu, animaliak erakarri eta usain txarra zabaltzen du, herritarren ezinegona areagotuz.
Bando berri honen bidez, zera jakinarazi nahi da, adierazitako ontziaren lekualdaketa bertan behera utzi beharrean dela Udala, ustekabeko hainbat arrazoi tekniko direla medio. Gainera, aurkeztutako erreklamazio baten ondorioz, eta ondorengo txosten teknikoaren arabera, egun aparkalekuan dauden bi hondakin-ontziak (papera eta ontzi arinak) lekuz aldatzea derrigortua dagoela Udala.
Ondorioz, arazo honi bestelako irtenbide bat ematea tokatzen da, halabeharrez. Herritar guztien erosotasuna bermatu nahian eta ezinegonak handitzea saihestu asmoz, Udalak ondoko neurriak hartzea erabaki duela jakinarazten da:
- Azaroaren 16tik aurrea, herriko hainbat guneetan, errefusa botatzeko ontzi txikiak jarriko dira. Honek bermatuko du, herritar guztiak etxetik asko urrundu gabe, errefusa botatzeko aukera izatea.
- Herriko hainbat guneetan jarriko diren ontzi txiki hauek giltzarekin irekiko dira, ondorioz, Udalak esandako epean etxe bakoitzak bere guneko ontzia ireki ahal izateko, giltza jaso beharko du udaletxetik.
- Astean behin ontziak ikuskatuko dira, barrutik eta kanpotik. Zer nolako hondakina bota den edota zarraila egoera onean dagoen ikusteko.
- Corenso aurreko errefusa ontzi handia itxita egongo da, beraz, inork ezingo du bertara ezer bota.
- Hautsitako sarrailen konponketa guneari dagokien etxeei kobratuko die Udalak.
- Ontzietan behar ez den hondakina aurkitzen bada, dagokien etxei egoeraren berri emango die Udalak. Hala eta guztiz ere, egoera ez bada aldatzen, zaborbilketa zerbitzuaren tasan indarrean dagoen hobaria kenduko da dagokion etxeetan (%56).
- Egun herriko aparkalekuan dauden hondakin ontziak (papera eta ontzi arinak) herri sarrerako autobus geltokira eramango dira. Aldi berean, beira botatzeko ontzia ere kenduko da leku beretik, beraz, ordutik aurrera, beira botatzeko Corensora edo frontoi atzera joan beharko da.
- Ontzi arinak eta papera jasotzeko gainontzeko ontzi handiak dauden tokian geratuko dira, hau da, Corenso aurrean eta Benta Berri ondoan. Bertara, dagokion hondakina bakarrik bota behar dela gogorarazten da.
- Hartutako neurriak errespetatzea eta arduraz jokatzea norberaren esku dago, guztion bizikidetzaren hobe beharrez izango baita.
Bide batez, Udalak eskerrak eman nahi dizkie gai honekin zuzen jokatzen ari diren herritarrei, gehiengoa direlako. Eta orain arte gutxiago egin dutenari, saiatzeko eskatu nahi die, denon mesedeko izango da-eta.
GARRANTZITSUA: Ontzi txikien giltzaren bila etortzeko egunak hauek izango dira:
AZAROAK 12
08:00etatik – 14:00etara
AZAROAK 13
08:00etatik – 14:00etara eta 18:00etatik – 20:00etara