Berriak
Atzealdea

Herri-langile baten kontratazioa

Lan eskaintza, herriko lanak

2020·06·08


BANDOA:
GAIA: HERRI-LANGILE BATEN KONTRATAZIOA
1.- Deialdia
Lan metaketa dela eta, Elduaingo Udalak herri-langile bat kontratuko da, lanaldi osoan eta hiru hilabeteko epean. (Ekainaren 15etik irailaren 15era).
2.- Bete beharreko funtzioak
Egin beharreko lanak, besteak beste, honakoak izango dira:
  • Bide publikoaren garbitasunari dagozkion lanak egitea, dauden makina edo orga erabiliz horretarako, ezarririko irizpideen arabera.
  • Garraiatu beharreko materialak kargatu eta deskargatu.
  • Segurtasun eta Higieneko arauak betetzea.
  • Lorategi, mendi, nekazal bide, parke eta abarren mantenimenduari dagozkien lanak egin (belarra moztu eta jaso, zuhaitzak eta berroak kimatu, ureztatu, etab) lan plangintza ezarritako irizpideen arabera.
  • Oro har lanpostuaren arabera agintzen zaizkion zeregin guztiak betetzea, hau da, lorazaintza, obrak edo garbitasuneko peoi lanak.
3.- Hautagaiek bete beharreko baldintzak
  •  Adina: 18tik 60 urtera arte
  • Langabezian egotea
  • B gida baimena izatea
  • Euskara jakitea
Lanpostu honetan interesaturik dauden pertsona guztiek, ekainaren 1tik 10era (biak barne), Lanbide Enplegu Zerbitzuko bulegoetan eman beharko dute izena.
Langilearen betebeharrei eta lan baldintzei buruz (lansaioa, ordutegia, soldata…), Lanbiden informatuko zaituztete.
Langilearen kontratazioa 2020ko ekainaren 15ean hasiko da.
Elduain, 2020ko maiatzaren 29a.