Berriak
Atzealdea
Herri-kontsulta egingo da
Lur pribatuen itxiturak arautuko dituen ordenantza berri bat onartzeko parte-hartze prozesu gisa herri-kontsulta bat zabaldu du udalak
2021·05·21
KONTSULTAREN FASEAK:
Maiatzaren 21. Herritarrek ordenantzaren zirriborroa ezagutu eta sakon irakur dezaten, etxez-etxe banatuko da. Web orrian ere zintzilikatuko da.
Maiatzaren 28, 29 eta 30. Bozketa telematikoa ahalbidetuko da web orritik. Datorren astean prozedurari buruzko informazio gehiago zabalduko du udalak
Ekainaren 1etik 4ra aurrez aurreko bozketa egiteko aukera izango dute telematikoa egin ez dutenek. Datorren astean tokiari eta ordutegiei buruzko informazio gehiago zabalduko du udalak.
Bozketaren emaitzak ekainaren 8an jakinaraziko dira.