Berriak
Atzealdea

HAUTESKUNDEAK

Hauteskundeak, posta bidezko bozka

2019·05·06


Europarako, Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak 2019. Espainiako egoiliarren posta bidezko botoa-2019

Nork eman dezake botoa posta bidez Europako Parlamenturako eta udal-hauteskundeetan?

Espainian bizi direnen hautesle-erroldan inskribatuta dauden Espainiako adindunek (CER).
Espainian bizi den adindun izanik, Europar Batasuneko hiritartasuna dutenek; hau da, Europar Batasuneko 27 estatu kideetako bateko nazionalitatea izan eta Espainian bizi direnen hautesle-erroldan inskribatuta daudenek (CERE). Halakoetan, postaz bozkatu ahal izateko, identitatea egiaztatu behar da, interesdunaren sinadura eta argazkia duen bizileku-txartelaren bidez.
(BAKARRIK 2019KO UDAL-HAUTESKUNDEETAN BOZKATUKO DUTE) Espainian bizilekua izanik, EBtik kanpoko herrialdeetako (Norvegia, Islandia, Bolivia, Ekuador, Txile, Peru, Kolonbia, Paraguai, Trinidad eta Tobago, Korea, Zeelanda Berria eta Cabo Verde) herritarrak diren adin nagusiko atzerritarrek, Espainian bizi diren atzerritarren hautesle-erroldan inskribatuta badaude (CERE).

Halakoetan, postaz bozkatu ahal izateko, identitatea egiaztatu behar da, interesdunaren sinadura eta argazkia duen bizileku-txartelaren bidez.

Informazio gehiago HEMEN