Berriak
Atzealdea

HAPO. Aurrerapen dokumentuaren jendaurreko erakustaldiaren luzapena

HAPO. Jendaurreko erakustaldia

2019·01·28


Elduaingo Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Aurrerakinaren Agiria eta Ingurumen Ebaluazioren Hasierako Dokumentu Estrategikoaren jendaurreko erakustaldiaren luzapena.

2019ko urtarrilaren 10eko dataz, Elduaingo Udaletxeko Alkateak RE20190110.002 Dekretu bidez ebatzi du luzatzea Elduaingo Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Aurrerakinaren Agiria eta Ingurumen Ebaluazioren Hasierako Dokumentu Estrategikoaren jendaurreko erakustaldia.

Epea: Agiri horiek jendaurrean egongo dira iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara tzen den egunetik eta bi hilabetean.

Jendaurrean azaldu eta aztertzeko tokia: Agiriak udaletxe honetako Idazkaritzan eta www.elduain.eus web orrian egongo dira ikusgai. Interesatutako edozein Korporazio, Elkarte, edo per tso nak aztertu ahal izango du; eta haren edukiari buruzko ohar eta iradokizunak aurkeztu ahal izango ditu, eta hala irizten badu, plangin tza rako beste aukera ba tzuk ere bai, bere oinarriei edo edukiari buruzkoak.

Oharrak, iradokizunak edota alternatibak aurkezteko tokia: Elduaingo Udaleko Erregistro Orokorra. Hirigunea 1 – 20493 Elduain.

Elduain, 2019ko urtarrilaren 10a.—Jose Angel Urkizu Odriozola, alkatea.