Euskal Herriko app turistikoa
2020·07·21
Udalbiltza Partzuergoak abian jarri duen Lurgida APP turistikoak, gure herriaren ezagutza sakona eta turismo jasangarria bultzatzea du xede. Hala bada, barne turismoari zein kanpo turismoari zuzentzen zaion tresna da. Horrenbestez, txoko eta egitasmo nahiz ospakizun ezberdinak bisitatzeko eta ezagutzeko aukera ematen du. Ildo beretik, turismo jasangarria eta lehen sektorea uztartzea ere bada Lurgidaren heburuetariko bat; horretarako, camper eta autokarabanak gogo honez jasotzen dituzten hainbat etxaldeetako informazioa eskaintzen du eta trukean, gonbidatuek tokiko produktuak ezagutzeko eta zuzenean erosteko aukera izango dute.
Horrez gain, Euskal Herriko ondare inmaterialaren hainbat manifestazioen informazioa jasotzen da, baita Euskal Herria zeharkatzen duten hainbat ibilbide tematiko.