Berriak
Atzealdea

Gomendioak, jakinarazpenak eta oharrak

COVID-19

2020·03·16


Elduaingo Udalak honako jakinarazpen hauek egin nahi dizkie herritar guztiei, COVID-19 koronabirusak eragindako egoera dela eta:

 

  1. Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak emandako aginduei kasu egiteko eskatzen zaie herritarrei: ez hurbildu jendea biltzen den lekuetara, garbiketa eta higiene neurriak hartu, eta ez atera etxetik beharrezkoa ez bada. Kontuan izan Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak emandako arauak bete beharrekoak direla.
  1. Adineko pertsonak eta gaixotasunak dituztenak zaintza berezia eskatzen dute, eta hori horrela izanda, hurbileko edadekoak eta gaixoak zaintzeko eskatzen da herritarrei: kalera atera daitezen saihestu, aldian-aldian kasu egin zer moduz dauden jakiteko (telefonoz edo bide telematikoetatik)... Betiere ez kutsatzeko neurriak hartuta.
  1. Osasun neurriak hartzea da birusa ez zabaltzeko biderik eraginkorrena. Hortaz, bete Osakidetzaren aginduak: eskuak maiz eta ondo garbitu, eztul egitean ahoa eta sudurra estali ukondoarekin edo zapi batekin (zapia bota gero), gutxienez metro bateko tartea utzi gainerakoekin, ez ukitu sudurra eta ahoa, eta areagotu etxeko garbitasuna.
  1. Itxita daude eraikin hauek: Kultur Etxea, KZ Gunea, Haurreskola, Zentroa, eliza, frontoia eta parkea; Jarduera guztiak bertan behera utzi dira.
  2. Udal zerbitzuak martxan daude, baina udaletxean ez da aurrez aurreko zerbitzurik emango. Beharrezkoa den kasuetan, telefonoz artatuko da (943683121) edo posta elektronikoz (udala@elduain.eus).
  1. Udalak, gizarte zerbitzuetatik, eta herrian sortu den boluntario sareari esker, erosketa etxera eramateko zerbitzua jarriko du martxan gaurtik aurrera. Berrogeialdian dagoenak, adinekoak edota gaixotasunagatik ezintasuna duen guztiak udaletxeko telefonora deitu ahal izango du zerbitzua eskatzeko (943683121 – 14:30ak arte), edo beste telefono honetara deitu edo whatsApp-a bidali: 646 699 666
  1. Eguneroko erosketak edota premiazko produktuez gain, farmaziako produktuak eskatzeko aukera ere, izango du herritarrak.
  2. Erosketa zerbitzu honetan laguntzeko boluntario izan nahi duen guztiak goiko bi telefono horietan izena ematea nahikoa izango du.
  3. Gaixotasunaren susmorik izanez gero, etxean geratu, eta koronabirus artatzeko telefonora deitu (900-20 30 50). Ez joan osasun zentrora. Larrialdia ez bada, ez deitu 112ra.
  4. Arduraz jokatzeko eskatzen zaizue elduaindar guztiei: nork bere burua zaintzea eta ondokoei laguntzea, beti ere, babes neurriak hartuta.

Elduainen, 2020ko martxoaren 16an

Oihana Amundarain Zubillaga, Alkatea

Batez bestekoa (0 Botoak)