Berriak
Atzealdea

Eremu gorrian sartu da herria

Covid-19ari buruz argitaratutako azken txosten epidemiologikoaren arabera, martxoaren 26ko 16/2021 Dekretuan aurreikusten diren neurrien aplikazioaren eraginpean sartuko da Elduain

2021·04·19


Eusko Jaurlaritzako osasun publikoaren eta adikzioen zuzendaritzak gaur hartutako ebazpenaren arabera, Elduain eremu gorrian sartuko da.
 
5.000 biztanletik beherako udalerrietan zerrenda zehazteko erabili diren irizpide epidemiologikoak honako hauek dira:
 
- Azken 14 egunotan Covid-19aren kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua udalerrian 400ekoa edo handiagoa izatea 100.000 biztanleko.
- Azken 14 egunotan Covid-19aren kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua udalerriari dagokion oinarrizko osasun-eremuan (gure kasuan, Ibarra) 400ekoa edo handiagoa izatea 100.000 biztanleko.
- Udalerrian Covid-19aren kasu positiboen kopurua azken 7 egunetan 4 baino gehiago izatea.
 
Ebazpen hau indarrean egongo da datorren asteko ebazpena onartu arte, eta bitartean lanera, eskolara edo erosketak egitera bakarrik atera ahal izango da herritik.
Zaintzen eta neurriak hartzen jarraitu behar dugula erakusten digu egoerak, ahalik eta azkarren atera gaitezen eremu gorritik eta jarritako neurriak malgutu diezaizkiguten.