Berriak
Atzealdea

Eraikinen Ikuskapen Teknikoa

EIT Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa egiteko betebeharra

2018·03·13


2017ko irailaren 28an etxez etxe zabaldu genuen bandoaren bidez, zure etxeari Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (ITE gazteleraz) egiteko betebeharraz jakinarazten zitzaizun. Betebehar hori 2018ko ekainaren 27an amaitzen da, 241/2012 Dekretuak arautzen duenez.

 

Bizitza erabilera duen eta 50 urtetik gora duen edozein eraikinak, 10 urtetik behin ikuskapen bat pasa beharko du, bere kontserbazio-egoera zein den zehazteko. Eta ikuskapen hori egingo duen arkitektoa aurkitzea eraikinaren jabearen esku egongo da.

 

Zure jabetzako eraikina 1967ko ekainaren 27a baino lehenago eraiki zenez, ikuskapen txostena egitea derrigorrezkoa dela jakitera ematen zaizu. Txosten horren kopia bat udaletxean utzi behar da horretarako ezarritako epearen aurretik, hau da, 2018ko ekainaren 27a baino lehen.

 

Bide batez, Ikuskapena egiteko arkitekto edo aparejadorerik ezagutzen ez baduzu, zerrenda bat dagoela jakinarazten dizugu, kontakturako helbidea azpian ikusiko duzularik.

 

 

EUSKAL HERRIKO ARKITEKTOEN ELKARGO OFIZIALA

http://www.coavnss.org/ite/directorio

Paseo de Francia, 11, 20012 Donostia – San Sebastián

Tel: 943 320 194

 

GIPUZKOAKO APAREJADORE ETA ARKITEKTO TEKNIKOEN EKARGO

OFIZIALA

http://www.coaatg.org/listado-tecnicos-ite

Paseo Árbol de Gernika nº 21 accesorio. 20.006 Donostia - San Sebastián

Tel: 943 47 16 16 / Fax: 943 45 57 76