Elduaingo ostatuari bizi berri bat eman nahi diozu?
2023·09·22
Elduaingo Udalak herriko ostatua berritu eta txukundu du eta kudeatzaile berri baten bila ari da orain. Ostatuaren ardura hartu nahi duenak urriak 13 baino lehen eman beharko du izena udaletxean.
Hiru urte daramatza itxita ostatuak, eta orain egin diren berrikuntzei esker berriz martxan jartzea da helburu. Sukalde berria jarri da, leiho eta ate berriak eta terraza txiki bat egokitu da.
Ostatuko lanak egiteaz gain gune bat egokitu nahi da denda modura herritarrei oinarrizko diren produktuak eskaintzeko.
Ostatua martxan jartzeko interesa duenak udaletxean eman beharko du izena, urriak 13 baino lehen. Aurrez ostatua ikusi eta baldintzen berri izan nahi dutenak udalarekin jarri daitezke harremanetan, aurrez aurre, udala@elduain.eus helbidean edota 943683121 zenbakira deituta.
Behin izena emateko epea amaituta, baldintzetara gehien egokitzen den proiektua aukeratuko da. Eta behin esleituta, lanean segituan hasteko moduan izango dira kudeatzaile berriak. Sartzen denak ez du inbertsio handirik egin beharko, eta gainera, alokairu sinboliko bat jarri dugu, lehen sei hilabetean dohanik eta ondoren hilean 150 euro + bez.
Hemen GAOn argitaratutako deialdia
Elduaingo Kontzeju taberna: izen emate formularioa
Hemen Kontzeju taberna ustiatzeko, kudeatzeko eta mantentzeko administrazioa pleguak