Berriak
Atzealdea

Diru-laguntzak emateko ordenantzaren behin betiko onarpena

Diru-laguntza eskaeren ordenantza

2019·11·28


ELDUAINGO UDALA
Iragarkia

Elduaingo Udalak, hasierako onespena eman zion Elduaingo Udalaren diru-laguntzak emateko erregimena arautzen duen ordenantza orokorrari.
Arauzko jendaurreko informazio epean ez da erreklamazio edo oharpenik izan. Hori dela eta, Toki jaurbidearen oinarrien apirilaren 2ko 7/1985 legearen 49 artikuluak xedatzen duenaren arabera, orain artean behin behineko zen akordioa behin betikoa bihurtuko da.
Legearen 70.2 artikuluak xedatzen duenaren arabera, onartutako Ordenantzaren testu osoa argitaratzen da.
Administrazio-bidean behin betikoa den akordio honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, iragarkia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta bi hilabeteko epean, egoki iritzitako beste edozein errekurtso jartzeari utzi gabe. Aplikatzeko den legeria: urriaren 1eko 39/2015 legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (123 eta 124 artikuluak), eta uztailaren 13ko 29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzietarako Eskumena arautzen duena (46. artikulua). 


Elduain, 2019ko azaroaren 12a.—Oihana Amundarain Zubillaga, alkatea. 

Ordenantza osorik irakurtzeko klikatu hemen