Berriak
Atzealdea

COVID-19aren aurrean udalak hartutako erabakia

BANDOA:

 

Elduaingo Udalak ondoko neurriak hartzea erabaki du COVID-19ak eragindako Osasun Larrialdia dela eta:

Erakundeetatik jaso ditugun gomendioak kontuan hartuta, herritarrak eta udal langileak babesteko helburuarekin, Udalarenak diren edo Udalak erabiltzen dituen eraikin guztiak ixtea datozen hamabost egunetan.

Ondorioz, Kultur Etxean ematen diren ikastaroak BERTAN BEHERA GERATUKO DIRA esandako epean.

Haurreskola dagoeneko itxita dago Eusko Jaurlaritzaren aginduak jarraituz.

Udaletxeak EZ DU AURREZ AURREKO arreta zerbitzurik emango. Harremanak 943683121 telefono zenbakiaren bidez burutuko dira, 9:00etatik 13:00era, edota udala@elduain.eus helbide elektronikoaren bidez.

Herritarroi arduraz jokatzeko eskatzea besterik ez zaigu geratzen.

 

Alkatea

Oihana Amundarain Zubillaga

Batez bestekoa (0 Botoak)