Berriak
Atzealdea

Bilketa solidarioa

Sahara, janari bilketa

2019·01·17


Saharar herria azken 43 urtetan zatiturik aurkitzen da: batzuk Saharar errefuxiatu kanpamenduetan (hemen biziraun izateko kanpo-laguntza behar-beharrezkoa da), beste batzuk lurrlade okupatuan (Marokoko erregimenak okupaturik duen Mendebaldeko Saharan bizirauten duten sahararrak elkartasun politikoa behar dute) eta beste batzuk lurralde askatuetan (Frente POLISARIOren eskuetan dagoen lur zatian). Ezin ahaztu diasporan bizi diren sahararrak ere.

Elkartasun bilketa honen helburua ahalik eta produktu gehien jasotzea da, Tolosaldeko biztanle bakoitzak kilo bat ematea litzateke erronkarik handiena eta hori osatzeko asmoz, erakunde, elkarte, ikastetxe eta udaletxeetan jartzen dira bilketa txokoak.

Aurten bilduko diren produktuak hauexek dira: lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, azukrea, arroza, olioa, konpresak, haurrentzat eta helduentzako pixaohialak eta eskola materiala. 

Bilketa urtarrilaren 31 arte egin ahal izango da herriko udaletxean.

Eskerrik asko aldez aurretik